Hauek taldearen lehen kontzerturako sarrera guztiak agortu dira

Iraia Oteiza

Orotara 350 sarrera jarri zituzten salgai eta guztiak saldu dituztela adierazi du taldeak. Elkargunean izango da emanaldia, ostiralean, 22:30ean.

Azkoitiko Hauek taldeak eskainiko duen lehen kontzerturako sarrera guztiak agortu dira. 5 euroan jarri zituzten sarrerak salgai duela pare bat aste, baina denak saldu direla iragarri dute taldeko kideek. Euren ibilbideko lehen kontzertua ostiral honetan eskainiko dute, 22:30ean, Elkargunean. Ion Elorza, Beñat Ucin, Imanol Miranda, Unai Izagirre eta Ander Etxeberria azkoitiarrek osatzen dute Hauek taldea. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide