Hiru film eskainiko dituzte datozen egunetan Baztartxon

Ane Olaizola

'El sol del futuro' filmaren irudi bat.

La voz del sol, Vampiro al rescate eta El sol del futuro filmak eskainiko dituzte larunbatetik asteartera bitartean.

Baztartxo aretoan hiru film ikusteko aukera izango da zapatutik asteartera bitartean. Batetik, La voz del sol filma emango dute larunbatean eta igandean 19:30ean, eta astelehenean, 20:00etan. Ohi bezala, ikuslearen eguna izango da hori.

Bestalde, umeei zuzendutako filma emango dute igande arratsaldean, 17:00etan hasita, eta aste honetan, Vampiro al rescate animaziozko filma izango da ikusgai.

Horrez gain, asteartean, urriaren 3an, zine forum saioa izango da, Matadeixe Zinetogramen eskutik. El sol del futuro filma emango dute, 20:00etan hasita.

Hemen hiru filmen aurrerapen bideoak:

La voz del sol:

Vampiro al rescate:

El sol del futuro:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide