Euskal presoen eta iheslarien eskubideen alde bilduko dira ostiralean plazan

Iraia Oteiza

Herriko plazan egingo dute elkarretaratzea. (Sare Herritarra)

Herriko plazan egingo du Sare Herritarrak presoen eta iheslarien aldeko elkarretaratzea ostiralean, 19:30ean hasita. Deialdiarekin bat egiteko deia zabaldu die plataformak herritarrei.

Ostiral honetan, hilaren 29an, irailaren azken ostiraleko elkarretaratzea egingo du Azkoitiko Sare Herritarrak, 19:30ean. Ohi bezala, herriko plazan mobilizatuko dira euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen alde. Herritarrei elkarretaratzean parte hartzeko deia egin diete deialdiaren sustatzaileek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide