Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak aldundiko Ekonomia Sustapeneko zuzendari izendatu berri du Unai Andueza. 2020tik orain arte, aldundiko Proiektu Estrategiko zuzendari lanetan aritu da azkoitiarra, eta haren zeregina izan da, besteak beste, Etorkizuna Eraikiz programaren proiektu estrategikoak kudeatzea. Ingeniari Industriala eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan masterra du Anduezak.
Azken udal hauteskundeetan, bestalde, Azkoitiko EAJren hautagaietako bat izan zen Andueza.