100 euroko sei sari zozkatuko ditu Herrixenek

Iraia Oteiza 2023ko ira. 18a, 13:16

Herriko saltokietan erosketak egindakoan, txartel bat jasoko dute bezeroek. Txartel hori, sei denda ezberdinetako sei zigilurekin bete beharko dute, horrela 100 euroko sei sariren zozketan parte hartzeko. Bezero batek nahi adina txartel bete ditzake.

Herrixen merkatari elkarteak Ginkana jolasa jarri du martxan, eta 100 euroko sei sari zozkatuko ditu herriko saltokietan erosketak egiten dituzten bezeroen artean. Herriko saltokietan erosketak egindakoan, txartel bat jasoko dute bezeroek. Txartel hori sei denda ezberdinetako sei zigilurekin bete beharko dute, eta ondoren, saltokietan aurki daitezkeen buzoietako batean sartu beharko dute txartela, izen-abizenak eta telefonoa jarrita. Horrela 100 euroko sei sariren zozketan parte hartzeko aukera izango dute.

Bezero bakoitzak nahi adina txartel bete ditzake. Urriaren 16ra arte egongo da kanpaina indarrean, eta urriaren 17an egingo du Herrixenek 100 euroko sei bonoen zozketa.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide