Hauek taldeak kontzertua eskainiko du irailaren 29an

Unax LarraƱaga

Hauek taldeko kideak.

Elkargunean izango da emanaldia, 22:30ean. Sarreren kostua 5 eurokoa izango da, eta dagoeneko eros daitezke.

Hauek taldeak kontzertua eskainiko du irailaren 29an, ostirala, 22:30ean, Elkargunean. Talde hasiberriaren lehen kontzertua izango da 29koa. 5 euro ordaindu beharko dute kontzertuaz gozatzea nahi dutenek, eta dagoeneko salgai daude; honako lotura honetan eros daitezke. 

Ion Elorza, Beñat Ucin, Imanol Miranda, Unai Izagirre eta Ander Etxeberria azkoitiarrek osatzen dute Hauek taldea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide