Zein da 'itxuli' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2023ko ira. 15a, 09:00

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'hanka miñez ibili' adieraren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'itxuli' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Itxuli hitza erabiltzen da Azkoitian zerbaiti buelta eman esateko. Adibidez, honela esan ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Lau launen artin gurdixe itxuli zeben".
  • Euskara batuan: "Lau lagunen artean gurdiari buelta eman zioten".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide