Gipuzkoa Basketek eta Kantabriak lagunarteko partida jokatuko dute larunbatean Azkoitian

Maialen Etxaniz 2023ko ira. 12a, 16:33

Aurredenboraldiko partida izango da bi taldeek jokatuko dutena. Neurketa 18:30ean hasiko da, Elkargunean. 

Guuk Gipuzkoa Basketek eta Alega Kantabriak 2023-2o24 aurredenboraldiko lagunarteko partida jokatuko dute larunbatean, hilak 16, Azkoitian. Urrezko LEB ligako taldeek bi lagunarteko jokatuko dituzte elkarren aurka, eta Azkoitikoa izango da aurrenekoa. Hilaren 23an Kantabrian jokatuko dute itzulerakoa. Urrian ekingo diote ligari, hain zuzen, hilaren 6an. 

Datorren larunbateko partida Elkargunean izango da, 18:30ean hasita. Partidarako sarrerak bost euro ordaindu beharko dira. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide