Langabetuentzako oinarrizko prestakuntzarako ikastaroak antolatu ditu Iraurgi Berritzenek

Nerea Uranga 2023ko ira. 11a, 10:51

Oinarrizko gaitasunen lehen maila eta bigarren maila lantzeko ikastaroak eskainiko dituzte irailaren amaieratik apirilaren bukaerara bitartean Azkoitian nahiz Azpeitian. Langabetuei gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbidea erraztea dute helburu saioek.

Urola Erdian "langabezia murrizteko eta enplegua sustatzeko" helburuarekin, Iraurgi Berritzenen Enplegu arloa askotariko "lerro estrategikoak" garatzen ari da eskualdeko beste hainbat eragilerekin lankidetzan. Zaurgarritasun egoeran aurkitzen diren langabetuei zuzendutako Urola Erdian ElkarEkin Eraginez III-UE3 proiektuaren barruan, langabetuei  laneratzeko ibilbidea errazteko helburuarekin oinarrizko prestakuntzako ikastaroak antolatu ditu; lehen eta bigarren mailako ikastaroak izango dira eta Azkoitian eta Azpeitian eskainiko dituzte.

Hona hemen langabetuentzako ikastaroen ezaugarriak eta izena emateko deitu beharreko telefono zenbakiak:

Azkoitian:
- Oinarrizko gaitasunak 1. maila. Gaztelaniako oinarrizko ikastaroa da, 150 ordukoa. Irailaren 25etik abenduak 13ra bitartean da.
- Oinarrizko gaitasunak 2. maila. Gaztelaniako eta matematikako ikastaroa da, 240 ordukoa. Abenduaren 15etik apirilaren 30era artean izango da.
Izena emateko, Sandra 688 87 35 89 edo Maite 688 75 84 94 telefono zenbakietara deitu behar da.

Azpeitian:
- Oinarrizko gaitasunak 1. maila. Gaztelaniako oinarrizko ikastaroa da, 150 ordukoa. Irailaren 25etik abenduak 13ra artean da.
- Oinarrizko gaitasunak 2. maila. Gaztelaniako eta matematikako ikastaroa, 240 ordukoa. Abenduaren 15etik apirilak 31ra artean da.
Izena emateko, Maialen 688 75 95 90 telefono zenbakira deitu behar da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide