Azkoitia Gukaren zozketak

Oteiza Museorako sarrerak zozkatuko ditu Maxixatzenek

Erredakzioa 2023ko ira. 11a, 11:30

Zozketak bi irabazle izango ditu, eta bakoitzak museorako bi sarrera eskuratuko ditu. Parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00ak arte dute izena emateko aukera.

Oteiza Museoa ezagutzeko lau sarrera zozkatuko ditu Maxixatzenek bere bazkideen artean. Maxixatzenen zozketak bi irabazle izango ditu, eta bakoitzak Nafarroako Altzuza herrian kokatzen den museorako bi sarrera eskuratuko ditu.

Parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00ak arte dute izena emateko aukera, eta horretarako, honako lotura honetan eman beharko dute izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 40 da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide