Emakume txirrindulari ugari batu ditu Azkoitian Women Mediterranean Stages campusak

Aitziber Arzallus

Bizikletaren mekanikaz gaur arratsaldean izan duten hitzaldia, Abaraxka aterpetxean. (Aitziber Arzallus)

Goizean 100 kilometroko bizikleta irteera egin dute, eta arratsaldean hitzaldia izan dute Bizikletaren mekanika, helburuen araberako entrenamendua eta elikadura gaitzat hartuta. Bihar, 72 kilometroko beste irteera bat egingo dute Goierri aldera.

Hainbat emakume Women Mediterranean Stages campusean parte hartzen ari dira asteburu honetan, Azkoitiko Abaraxka aterpetxean. Bikefriendly etxeak Azkoitiko Udalaren laguntzarekin antolatutako egitasmoa da Women Mediterranean Stages campusa, eta atzo hasita, txirrindularitzarekin lotura duten hainbat jarduera gauzatzen ari dira parte hartzaileak.

Gaur goizean, esaterako, 100 kilometroko ibilbidea egin dute Elgoibar,  Markina, Lekeitio, Ondarroa, Mutriku, Deba, Itziar, Zumaia, Zestoa eta Azpeitia zeharkatuz. Arratsaldean, berriz, Bizikletaren mekanika, helburuen araberako entrenamendua eta elikadura gaitzat hartuta, hitzaldia izan dute. Bihar, 72 kilometroko beste irteera bat egingo dute Goierri aldera. Kasu horretan, Nuarbe, Mandubia, Ormaiztegi, Atagoiti, Udana, Udana, Legazpi eta Zumarraga zeharkatuko dituzte.

Campusean parte hartzen ari  diren emakumeak gaur goizean, bizikleta irteera egitera abiatzeko prest. (Abaraxka)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide