Zein da 'hanka miñez ibilli' Azkoitiko adieraren esanahia?

Erredakzioa

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'astorau' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'hanka miñez ibili' adieraz aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Hanka miñez ibili adiera erabiltzen da Azkoitian norbait herrena duela esateko. Adibidez, honela esan ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Gure ardi hori astetan dabil hanka miñez".
  • Euskara batuan: "Gure ardi hori asteetan dabil errenka".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide