Irekita dago Elkarguneko kirol jardueretan eta ikastaroetan izena emateko epea

Iraia Oteiza

Irailaren 10era arte eman beharko da izena Elkargunean bertan edo bere webgunean. Irailaren 18tik abenduaren 23ra eskainiko dituzte jarduera eta ikastaro guztiak.

Elkargunean helduentzako ordainpeko kirol jarduerak eta ikastaroak prestatu dituzte ikasturteko lehen hiruhilekoan gauzatzeko, eta izen-emate epea zabalik dago jada. Igeriketa, aquagym, zumba, yoga, eskalada, pilates, cycling, aerobik, total trainning eta hirugarren adinekoentzako kirol jarduerak egingo dituzte aurten, multikirol eta kirol egokituko jarduerekin batera. Kirolaz gain, ordea, marrazketa, sukaldaritza, argazkilaritza, mindfulnes eta joste ikastaroak ere eskainiko dituzte.

Irailaren 18tik abenduaren 23ra bitartean eskainiko dituzte jarduera eta ikastaro horiek guztiak. Elkarguneak jakinarazi du hilaren 10era bitartean egongo dela jarduera horietan guztietan izena emateko aukera. Horretarako, Elkargunearen webgunean jarriko duten formularioa bete beharko da edota Elkarguneko harreran izena eman.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide