Orion elkarteko hiru azkoitiar Espainiako Arrantza Txapelketan lehiatuko dira

Iraia Oteiza

Joanes Karrera, Aimar Ansola eta Julen Amado. (Orion Ehiza eta Arrantza Elkartea)

Aimar Ansola, Joanes Karrera eta Julen Amado izango dira euli salmonido gazteen Espainiako txapelketan parte hartuko duten hiru azkoitiarrak. Txapelketa Asturiasen izango da, bihartik igandera bitartean.

Orion ehiza eta arrantza elkarteko Aimar Ansola, Joanes Karrera eta Julen Amado azkoitiarrek gazteen salmonidoen euli arrantzako Espainiako Txapelketan hartuko dute parte, bihartik igandera bitartean, Asturiaseko Trubia ibaian. Euskal Selekzioa ordezkatuko dute beste hiru arrantzalerekin batera.

Urte gogoangarria ari da izaten hiru azkoitiarrentzat: Aimar Ansolak Munduko Arrantza Txapelketan parte hartu zuen uztailean, eta 34. postua lortu zuen; Joanes Karrera Euskadiko Arrantza Txapelketako aurtengo irabazlea izan zen, eta Julen Amadok laugarren postua lortu zuen txapelketa berean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide