Uhaitz kafetegian ere eman daiteke Mangaixue martxarako izena

Ane Olaizola 2023ko abu. 31a, 10:54

Txirrindulariek Internetez zein aurrez aurre eman dezakete izena hilaren 12ra artean, hogei euro ordainduta. Egunean bertan ere egongo da bizikleta martxan inskribatzeko aukera.

Irailaren 16ko Mangaixue bizikleta martxan parte hartu nahi dutenek Uhaitz kafetegian ere eman dezakete izena gaurtik aurrera. Orain arte, Rockthesport webgunean eman zitekeen izena mendi bizikleta martxarako, baina gaurtik hilaren 12ra artean, bi modutara inskriba daitezke txirrindulariak, hogei euro ordainduta. Dena den, egunean bertan ere izango da horretarako aukera.

Irailaren 16koa Mangaixueren bosgarren edizioa izango da, eta 15:15ean hasiko da martxa. Parte hartzaileek bi ibilbide izango dituzte aukeran: luzea, 33 kilometrokoa; eta motza, 25 kilometrokoa.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide