TAO sistema ostiralean berrezarriko dute herrian

Iraia Oteiza

Floreaga jauregiaren aurreko aparkalekuko TAOaren makina.

Ibilgailuak aparkatzea doakoa izango den arren, TAOaren txartela jarri beharko zaie Plazaberriko eta Floreaga jauregiaren aurreko aparkalekuan aparkatutako ibilgailuei.

Abuztuan indargabetuta egon den arren, ostiralean, irailaren 1ean, TAO sistema berrezarriko du Azkoitiko Udalak. Herriko bi gunetan dago sistema: bata Plazaberrin, eta bestea, Floreaga jauregiaren aurreko aparkalekuan. Ostiraletik aurrera, beraz, bi gune horietan aparkatzeko TAOaren txartela atera beharko da astelehenetik ostiralera bitartean.

09:00etatik 13:00etara nahiz 16:00etatik 20:00etara jarri beharko zaie TAOaren txartela bi gune horietan aparkatutako ibilgailuei. Hala eta guztiz ere, ordu muga desberdinak dituzte bi aparkalekuek; izan ere, Floreaga jauregiaren aurreko aparkalekuan gehienez ere lau orduz eduki daitezke ibilgailuak TAOaren papera jarri eta doan aparkatuta, eta Plazaberrin, berriz, ordu eta erdian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide