Aizkibel liburutegiak ohiko ordutegia izango du ostiral honetatik aurrera

Iraia Oteiza

Azkoitiko Aizkibel liburutegia.

Irailaren 1etik aurrera, astelehenetik ostiralera goizez eta arratsaldez egongo da zabalik liburutegia. Larunbatetan, aldiz, 10:00etatik 13:00etara irekiko dute.

Aizkibel liburutegiak udako ordutegia izan du bi hilabetez, baina ohiko ordutegia berreskuratuko du ostiral honetan, irailaren 1ean. Hala, aurrerantzean 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara irekiko dute astelehenetik ostiralera, eta larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide