Irailaren 4an hasiko dira Kodaore elkartearen Azkoitiko judo eskolak

Ane Olaizola 2023ko abu. 28a, 15:51

Kodaorekoek Azkoitiko plazan eskainitako erakustaldi bat.

Elkarteak astelehenetan eta asteazkenetan eskainiko ditu saioak, 19:30etik 20:30era artean.

Irailaren 4an, datorren asteko astelehenean, hasiko da Kodaore judo elkartearen ikasturte berria Azkoitian. 5 urtetik gorako edozein herritarrek parte har dezakete eskoletan, eta elkarteak astelehenetan eta asteazkenetan eskainiko ditu saioak, 19:30etik 20:30era artean.

Azkoitian ez ezik, elkarteak Azpeitian ere ematen ditu judo eskolak, Landeta auzoan duen lokalean, astearteetan eta ostegunetan. Egun horietan, adinaren eta ordutegiaren arabera banatutako hiru saio eskainiko dituzte han: 5 eta 7 urte artekoentzako klaseak 17:30etik 18:30era izango dira, 8 eta 12 urte artekoentzakoak 18:30etik 19:30era, eta 12 urtetik gorakoen saioak 19:30etik 21:00era arte egingo dituzte.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide