Bittor Elizalde igerilariak Donostiako Irlako itsas zeharkaldia irabazi du beteranoen mailan

Iraia Oteiza 2023ko abu. 28a, 11:38

Bittor Elizalde, atzo, podiumean.

Atzo, igandez, jokatu zuten probaren 24. edizioa, eta Azkoitiko bizilagunak 57.38 denbora behar izan zuen helmugara iristeko.

Bittor Elizalde Azkoitiko Zubiaurre master taldeko igerilariak Donostiako Irlako itsas zeharkaldia irabazi zuen beteranoen mailan. Atzo, igandez, jokatu zuten proba eta Elizaldek 57.38 denbora behar izan zuen Santa Klara Irlaren inguruan 3 kilometroko ibilbidea egiteko. Cristobal Rochas izan zen bigarren postua lortu zuena, 58.09 denbora eginda.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide