Zabalik jarraitzen du Mangaixue mendi bizikleta martxarako izen emateak

Aitziber Arzallus 2023ko abu. 25a, 12:43

Hainbat txirrindulari 2019ko Magaixuen.

Irailaren 16an izango da martxa. Internet bidez eman daiteke izena gaur-gaurkoz, baina irailean Uhaitz kafetegian ere eman ahal izango da. Hogei euro ordaindu behar da parte hartzeko.

Irailaren 16an izango da aurtengo Mangaixue mendi bizikleta martxa, eta oraindik zabalik da izen ematea. Rockthesport webgunean eman daiteke izena gaur-gaurkoz, hogei euro ordainduta, baina irailaren 1etik 12ra Azkoitiko Uhaitz kafetegian ere eman ahal izango da izena.

Irailaren 16koa Mangaixueren bosgarren edizioa izango da, eta 15:15ean hasiko da martxa. Parte hartzaileek bi ibilbide izango dituzte aukeran: luzea, 33 kilometrokoa; eta motza, 25 kilometrokoa.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide