Herenegun nire semea oinutsik etorri zen etxera, norbaitek, nahita, txankleta bat kendu ziolako. Nonbaiten ezkutatuko zuen txanketa hori, zaborrontzira bota edo auskalo, baina ez da agertu. Grazia gutxiko txantxa inondik ere, oinutsik etxerako bidea egiteak izan ditzazkeen arriskuengatik batetik, eta diru galera dakarrelako bestetik. Izan ere, txankleta berriak ziren, aurten erositakoak, eta orain ez dut beste pare bat erosi beste erremediorik izango.
Oraingoan nire semeari gertatu zaio, baina ez da norbaiti mota horretako txantxa bat egiten dioten lehen aldia. Horregatik, gutun honen bidez, herriko gurasoei eskatu nahi nieke euren seme-alabak ohartarazteko gisa horretako jokabideek izan ditzaketen ondorioez. Barregarriak ez izateaz gain, kaltegarriak direlako horrelako txantxak, alfer-alferrikako arrisku egoerak sorrarazi ditzaketelako, eta baita denbora eta dirua galtzea ekarri ere.
Mila esker.