Atzo iluntzean jokatu zuten XIII. Diva-Sat idi dema sariketaren bigarren jardunaldia Gurea pilotalekuko probalekuan. Lemoizko (Bizkaia) Txinloren, Birleko (Mungia, Bizkaia) Lopategiren eta Muruetako (Bizkaia) Kamiñokoren pareak atera ziren plazara, baina hiruretako inor ez zen gai izan larunbat gauean Maruriko (Bizkaia) Billabasoren pareak egindako lana hobetzeko. Horrenbestez, 43 plaza eta 2,46 metro eginda, Billabasoren idi parearentzat izan da XIII. Diva-Sat idi dema sariketa.
Atzoko jardunaldian larunbatekoan baino jende gehixeago bildu zen probalekuan, eta han izandakoen arabera, giro polita sortu zen. Ikusleen artean zozkatutako otarrea Irazurentzat izan zen.
(Argazkiak: Ibon Errazu)