Joan den ostiralean, andremarietako Kudrillen egunean, emakume bati eraso egin ziotela jakinarazi du Itaiak. Erasoa herriko taberna batean izan zela zehaztu du, baina ez du erasoaren inguruko beste informaziorik eman. Gertatutakoa salatzeko, protestara deitu du gaur, astelehena, arratsalderako. Indarkeria matxista orori aurre egin lelopean, elkarretaratzea egingo dute herriko plazan, 19:00etan hasita.