Gaur iluntzean 'La panthere des Neiges' filma botako dute Matadeixen

Aitziber Arzallus

Matadeixe, artxiboko irudi batean.

Udako bigarren zinema emanaldia izango da gaurkoa, eta datozen bi astelehenetarako ere antolatu dituzte. 21:30ean hasiko dira emanaldi guztiak.

Joan den astean hasi eta irailaren 4ra bitartean, astelehenero, zinema emanaldiak egingo dira Matadeixen, eta hain zuzen ere, gaur iluntzean izango da antolatu dituzte lau saioetatik bigarrena. 21:30etik aurrera La panthere des Neiges filma ikusteko aukera izango da.

Datorren astelehenean, abuztuak 28, Crimes of the future filma botako dute; eta irailaren 4an, El espiritu sagrado. 21:30ean hasiko dira emanaldi guztiak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide