Atzo iluntzean jokatu zuten XIII. Diva-Sat idi dema sariketako lehendabiziko jardunaldia Gurea pilotalekuko probalekuan, eta plazara atera ziren hiru idi pareetatik, Maruriko (Bizkaia) Billabasorena izan zen onena. 43 plaza, bi metro eta 46 zentrimetro egin zituzten harriari tiraka.
Behin-behineko sailkapenean bigarren Eibarko (Gipuzkoa) Mendigoitiren parea dago, 32 plaza, bi zinta, metro bat eta 59 zentrimetro eginda; eta hirugarren Ezkioko (Gipuzkoa) Igeldoren parea, 31 plaza, hiru metro eta 27 metro eginda.
Sariketako bigarren eta azken jardunaldia bihar, astelehena, jokatuko dute, 22:00etan hasita, Gureako probalekuan. Lopategiren, Txinloren eta Kamiñokoren idi pareak aterako dira plazara, eta orduan erabakiko da norentzat izango diren mantak eta txapela.