Gaur eta etzi XIII. Diva-Sat idi dema saria jokatuko dute Gureako probalekuan

Aitziber Arzallus 2023ko abu. 19a, 19:03

Iazko Diva-Sat sariketa, Gureako probalekuan. (Ibon Errazu)

Sei idi parek parte hartuko dute lehian, eta jardunaldi bakoitzean hiru aterako dira plazara. Gaurkoan, Igeldoren pareak, Mendigoitirenak eta Billabasorenak neurtuko dituzte indarrak, 22:00etatik aurrera.

Gaur eta etzi, astelehena, XIII. Diva-Sat idi dema saria jokatuko dute Gurea pilotalekuko probalekuan. Denera sei idi pare ariko dira nor baino nor, hiruna jardunaldi bakoitzean.

Gaurkoan, Igeldoren parea, Mendigoitirena eta Billabasorena aterako dira plazara, 22:00etatik aurrera. Astelehenean, berriz, Lopategiren, Txinloren eta Kamiñokoren idi pareen txanda izango da. Etziko jardunaldia ere gaurkoaren ordu berean hasiko da; 22:00etan, alegia.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide