Caritaseko tonbolako sariak irailaren 6an banatuko dituzte

Aitziber Arzallus 2023ko abuztuaren 20a

Caritasen tonbola.

Irailaren 6an, asteazkenez, banatuko dituzte tonbolan zozketatutako sariak. Irabazleek Plazaberrira azaldu beharko dute, hain zuzen ere andremarietan Caritasen tonbola egon den tokira, 18:00etatik 20:00etara bitartean. 

Azkoitiko Caritasek jakinarazi du irailaren 6an, asteazkenez, banatuko dituela andremarietako tonbola ixterakoan zozkatutako sariak; tableta, janari plantxa eta kable gabeko xurgagailua, hain zuzen. Irabazleek Plazaberrira, festetan Caritasen tonbola egon den lekura, azaldu beharko dute egun horretan, 18:00etatik 20:00etara bitartean. 

Honako hauek dira zenbaki sarituak eta horien ordezkoak:

  • Tableta
    • Zenbaki saritua: 01.664
    • Ordezkoa: 21.726
  • Janari plantxa
    • Zenbaki saritua: 06.113
    • Ordezkoa: 14.300
  • Kable gabeko xurgagailua
    • Zenbaki saritua: 21.531
    • Ordezkoa: 25.089

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide