Gazte Asanbladaren zozketek badituzte zenbaki saridunak

Julene Frantzesena 2023ko abu. 19a, 09:15

Gazte Asanbladak andremarietan Goikolosan jarritako karpa.

Xabier Oroz Gipuzkoa Basketeko jokalariaren kamisetaren zenbaki sariduna 738 da, Igor Zubeldia Realeko jokalariaren kamisetarena 330 eta otarrearena 556. Saridunek Gazte Asanbladarekin jarri beharko dute harremanetan sariak eskuratzeko.

Andremari jaien bueltan hainbat zozketatarako txartelak saldu ditu Gazte Asanbladak, eta dagoeneko badituzte zenbaki saridunak. Atzo, festetako azken eguna, egin zuen Gazte Asanbladak zozketa, eta honako hau izan zen emaitza: Xabier Oroz Gipuzkoa Basketeko jokalariaren kamisetaren zenbaki sariduna 738 da, Igor Zubeldia Realeko jokalariaren kamisetarena 330 eta otarrearena 556.

Zenbaki horiek dituzten txartelen jabeek Gazte Asanbladarekin jarri beharko dute harremanetan sariak jasotzeko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide