Mikel Aranbarrik irabazi du Donostiako Alde Zaharreko Pilota Txapelketa

Aitziber Arzallus

Donostiako Alde Zaharreko pilota elkarteko Sorondorekin bikotea osatuta lehiatu zuen azkoitiarrak, eta 22 eta 9 irabazi zieten Aurrera Tolosa taldeko Perurena eta Garciari. Gainera, azkoitiarrari eman zioten partidako pilotari nabarmenenaren saria ere.

Donostiko Aste Nagusiaren barruan, herenegun Alde Zaharreko Pilota Txapelketaren finalak jokatu zituzten Trinitate plazan, eta 22 urtez azpikoen mailan Mikel Aranbarri azkoitiarra izan zen txapeldun. Donostiako Alde Zaharreko pilota elkarteko Sorondorekin bikotea osatuta lehiatu zuen Aranbarrik eta 22 eta 9 irabazi zieten Aurrera Tolosa taldeko Perurena eta Garciari. Gainera, azkoitiarrari eman zioten partidako pilotari nabarmenenaren saria ere.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide