Caritaseko tonbolan egin dituzte azken zozketak

Aitziber Arzallus 2023ko abu. 17a, 16:30

Caritasen tonbola.

Dagoeneko badute zenbaki saritua tabletak, janari plantxak eta kable gabeko xurgagailuak.

Azkoitiko Caritasek egin ditu andremarietako tonbolako azken zozketak. Egunotan ehunka boleto saldu dituzte Caritaseko kideek Plazaberrin jarritako tonbolan, eta dagoeneko badute zenbaki saritua tabletak, janari plantxak eta kable gabeko xurgagailuak.

Honako hauek dira zenbaki sarituak eta horien ordezkoak:

  • Tableta
    • Zenbaki saritua: 01.664
    • Ordezkoa: 21.726
  • Janari plantxa
    • Zenbaki saritua: 06.113
    • Ordezkoa: 14.300
  • Kable gabeko xurgagailua
    • Zenbaki saritua: 21.531
    • Ordezkoa: 25.089

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide