Jolasak eta euskal kantak, San Roke arratsaldea arintzeko

Julene Frantzesena 2023ko abu. 16a, 20:11

Balda plazan puzgarrietan muntatutako jolasez gozatzeko aukera izan dute gaztetxoek, eta 19:00etan hasita, Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldea aritu da Azkoitiko kaleak euskal kantez girotzen.

San Roke eguna ere hasi da bukaerara iristen. Dena den, oraindik izango da zer egin Azkoitian; izan ere, Pirotecnia Zaragozanak eskainitako suzko erroberen emanaldiaz eta Gozategi musika taldearen kontzertuaz gozatu ahal izango dute datozen orduetan.

Goizean korporazioa, meza, dantzak eta bandaren kontzertua izan dira protagonistak, eta arratsaldean, berriz, jolasak eta euskal kantak. Hain zuzen ere, Balda plazan puzgarrietan muntatutako jolasez gozatzeko aukera izan dute gaztetxoek, eta 19:00etan hasita, Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldea aritu da Azkoitiko kaleak euskal kantez girotzen.

Hona hemen datozen orduetako eta egunetako egitaraua:

Gaur, San Roke eguna

  • 23:00. Suzko erroberak, Zaragozana etxearen eskutik.
  • 23:30. Gozategi taldearen kontzertua, herriko plazan.
  • 23:00etatik 02:00etara. Drogen kontsumoak eragiten dituen arriskuak prebenitzeko eta murrizteko zerbitzua egongo da eliz atarian.
  • 01:00. Txunba.
  • 01:30. Tintz eta Kanpax DJak.

Abuztuak 17, Baserritarren eguna

  • 09:00etatik 10:00etara. Azkoitiko Kultur Elkarteak eraturiko 40. Inazio Iriarte Margo Lehiaketako zigilu jartzea, Portaleburu erakusketa aretoan. Lanak 14:00etatik 15:00etara bitartean jasoko dira toki berean.
  • 09:30. Herriko trikitilarien eta dultzaineroen kalejira.
  • 09:30. Blonda ganadu txapelketa, Plazaberrin.
  • 11:00. Herriko trikitilari gazteen kalejira.
  • 12:00. Erraldoien eta buruhandien kalejira, Txalkor txistulari taldeak lagunduta.
  • 12:00. Herri kirol jaialdia, herriko plazan. Julen Alberdi Txikia IV.a, Corchero, Mikel Larrañaga, Ugaitz Mugerza aizkolariek, Jose Mari Esnaola nahiz Jon Unanue Goenatxo III.a, Xabier Aranburu Guzta, Udane Ostolaza, Eizmendi eta Karmele Gisasola harri jasotzaileek parte hartuko dute.
  • 12:30. Jubilatuen meza, parrokian.
  • 14:30. Jubilatuen anai-arreba arteko bazkaria, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Aurten 90 urte betetzen dituzten herritarrak omenduko dituzte.
  • 17:30. Simulagailu parkea 2.0, herriko plazan.
  • 18:00. Dantzari bikoteen txapelketa, Balda plazan. Eguraldi txarra egiten badu, Baztartxo antzokian izango da.
  • 19:30. 40. Inazio Iriarte Margo Lehiaketako sari banaketa, Portaleburu erakusketa aretoan.
  • 22:00. Etxeberritxo eta Ugaitz trikitilariekin erromeria, Balda plazan.
  • 23:00. Suzko zezena, Balda plazan.
  • Ondoren, erromeriak jarraituko du.

Abuztuak 18, Kuadrillen eguna

  • 11:00. Atletismo saioa, Balda plazan. Ondoren, XX. Andramaixetako Milia eta XIX. Kale Atletismo Erakustaldia, Xeye atletismo taldeak antolatuta.
  • 12:00.Kuadrillen arteko jolasak.
  • 14:30. Herri bazkaria, herriko plazan.
  • 16:30. Brincadeira batukada taldea, herriko kaleetan.
  • 17:30. Apar festa eta ur Jolasak, Balda plazan.
  • 18:30. Zezenak, Plazaberrin.
  • 20:00. Joselontxos txaranga, herrian zehar.
  • 22:00. Kontzertuak: Trini Fox eta J Martina.
  • 00:00. Suzko zezena, herriko plazan.
  • 00:15. Perkulights batukada taldea, herriko kaleetan.
  • 23:00etatik 02:00etara. Drogen kontsumoak eragiten dituen arriskuak prebenitzeko eta murrizteko zerbitzua egongo da eliza atarian.
  • 23:00etatik 02:00eara. SexuBizi zerbitzua eskainiko da. Informazio, aholkularitza eta genero erasoen aurkako babes gunea.
  • 01:00. DJak: 3haiZra eta San Telmo.

Abuztuak 19, larunbata

  • 22:00. XIII. Diva-Sat idi dema saria, herriko probalekuan.

Abuztuak 21, astelehena

  • 22:00. XIII. Diva-Sat idi dema saria, herriko probalekuan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide