Atzo, Andremari eguna, hitzordu garrantzitsua izan zuten herritarrek gauean plazan. Izan ere, Film Laburren Lehiaketaren XI. ediziora aurkeztutako sei lanak ikusteko aukera izan zuten horiek. Maxixatzen zen aurtengo lanak gauzatzeko gaia, eta askotariko lanak ikusi ahal izan ziren atzokoan.
Plaza leporaino bete zen emanaldiarekin, eta sei filmak ikusita, epaimahaiaren eta publikoaren saria ebazteko ordua iritsi zen. Epaimahaiak hala erabakita eta "gaia lantzeko moduagatik", Samiñoko Bidoie Produktions taldearentzat izan zen sari nagusia, Bolie Hazten_Perretxikue lana tarteko. Publikoaren saria, berriz, Hautz lokalak aurkeztutako Ofizinie filmarentzat izan zen.
Sari banaketa ekitaldia egin zuten udal ordezkariek, eta Samiñoko Bidoie Produktions taldeko kideek 300 euro eta garaikurra eskuratu zituzten. Ikusleen sariaren irabazleek ere sari berbera eskuratu zuten.
Hona hemen aurtengo lehiaketara aurkeztutako filmak:
- Bolie hazten_perretxikue (Samiñoko Bidoie Produktions)
- Ofizinie (Hautz lokala)
- Hipokresia herriaren poesia (Ikerketa taldea)
- Belaño (Belaño lokala)
- Ba al dakiñ/k...
- Maxixakel (Aberixe taldea)
(Argazkiak: Azkoitiko Udala eta Andoni Elduaien)