Herritar ugari izan ziren atzo gauean Neomak taldearen kontzertua ikusten plazan. Film Laburren Lehiaketa bukatuta ekin zioten zazpi emakume musikariek emanaldiari, eta herritarrek gozatu egin zuten kontzertuarekin.
Gaur Gozategi taldearen txanda izango da. Suzko erroberen emanaldiaren atzetik izango da kontzertua, 23:30ean hasita, hain zuzen ere, plazan.