Su ta Gar talde eibartarrak ez zuen hutsik egin, eta ezta azkoitiarrek ere. Plaza leporaino beteta zela, bi orduz bere kantarik mitikoenak zein berriak jon zituen Aitor Gorosabelen taldeak. Hori bai, iragarritakoa baino orduerdi bat beranduago hasi zen kontzertua, euriagatik. Hala ere, horrek ez zituen atzeratu zaleak, eta behin kontzertua hasita, ateri eutsi zion.