Puzgarriak, Salbea eta danborrada izan dira gaur arratsaldeko menuaren osagaietako batzuk

Aitziber Arzallus 2023ko abu. 14a, 21:55

Denetariko osagaiak izan ditu gaur arratsaldean herritarrek eskura izan duten menuak: umeentzat puzgarriak, DJ-ak, Rockalean elektrotxarangaren kalejira, Salbea eta danborrada. Andremari bezperari bukaera emateko, Su ta Gar taldeak kontzertua emango du plazan, 23:00etan hasita.

Andremarietako lehen egunean, aspertzeko betarik ez dute izan azkoitiarrek, ez umeek eta ez helduek. Txikienek Balda plazan jarri dituzten puzgarrietan jolasteko aukera izan dute 17:00etatik aurrera, eta asko izan dira hautu hori egin dutenak. Bien bitartean, txosnagunean dantzarako aukera bikaina izan dute musika elektronikoaren zaleek, eta gainontzekoek, Rockalean elektrotxarangarekin egin dute kalejira.

19:00ak jotzeko batzuen faltan, arratsaldeko ekitaldi instituzionalaren txanda etorri da. Udal ordezkariak Andre Mariaren Jasokundearen parrokiara korporazioan joan dira, Txalkor txistulari taldeak Alkate soinua jotzen zuen bitartean. Elizan, Salbea abestu dute Parrokiako Abesbatzak eta Iraurgi abesbatzak, Jose Luis Frantzesenaren organo doinupean. Leporaino bete da eliza.

Eta arratsaldeari bukaera emateko, aurten 75 urte betetzen dituen Azkoitiko danborrako hainbat kideak danborrada egin dute herrian barrena. Zazpi frontoien ingurutik abiatu eta plazan egin dute lehen geldialdia, udal ordezkariak balkoitik begira zituztela. Bigarren geldialdia Plazaberrin egin dute; hirugarrena, Balda plazan; eta laugarrena, atzera berriz plazan, baina udaletxera begira beharrean, herriari begira astindu dituzte atabalak. 

Egunari bukaera emateko, Su ta Gar taldeak kontzertua emango du plazan, 23:00etan hasita.

Bihar, Andremari eguna

  • 09:30. Eltziegoko dultzaineroen kalejira.
  • 10:00. Musika bandaren eta Txalkor txistulari taldearen kalejirak.
  • 10:50. Udal ordezkariak parrokiara joango dira korporazioan, musika bandak eta Txalkor txistulari taldeak lagunduta, Alkate Soinuaren doinupean.
  • 11:00. Meza nagusia.
  • 12:00. Erraldoien eta buruhandien kalejira, Eltziegoko dultzaineroen konpainian.
  • 13:00. Musika bandaren eta Txalkor txistulari taldearen kontzertua, Kontzejupean.
  • 17:00. Pilota partidak, Gurea pilotalekuan. Master Caixa Bank Txapelketako partida jokatuko dute, batetik, Ezkurdiak eta Mariezkurrena II.ak, eta bestetik, Altuna III.ak eta Imazek.
  • 17:00. Pontx pailazoaren ikuskizuna, eliz atarian.
  • 18:30. Freestyle Street Show kale ikuskizuna, Balda plazan.
  • 19:30. Magia poteoa.
  • 20:00. Zubiberri gimnastika erritmiko taldearen erakustaldia, Oteiza pilotalekuetan.
  • 20:00. Eltziegoko dultzaineroen kalejira.
  • 20:30. Kontzertuak: CheckBoyz, Inguma eta Rodeo.
  • 22:00. XI. Film Laburren Lehiaketako lanen aurkezpena eta sari banaketa, herriko plazan. Aurtengo gaia: Maxixatzen.
  • 23:45. Neomak taldearen kontzertua, herriko plazan.

Abuztuak 16, San Roke eguna

  • 09:30. Eltziegoko dultzaineroen kalejira.
  • 10:00. Txalkor txistulari taldearen kalejira.
  • 10:50. Udal ordezkariak parrokira joango dira korporazioan, Txalkor txistulari taldeak lagunduta, Alkate Soinuaren doinupean.
  • 11:00. Meza nagusia, herritar erlijiosoen zein lekaimeen eta Parrokiko Abesbatzaren nahiz Iraurgi abesbatzaren partaidetzarekin.
  • 12:00. Erraldoien eta buruhandien kalejira.
  • 12:15. Ohiko Aurreskua, herriko plazan.
  • 13:00. Musika bandaren eta Eltziegokodultzaineroen kontzertua, Kontzejupean.
  • 17:00. Gazteentzako jolas dinamikoak, Balda plazan.
  • 19:00. Bentazaharreko Mutiko Alaiak kale ikuskizuna.
  • 23:00. Suzko erroberak, Zaragozana etxearen eskutik.
  • 23:30. Gozategi taldearen kontzertua, herriko plazan.
  • 23:00etatik 02:00etara. Drogen kontsumoak eragiten dituen arriskuak prebenitzeko eta murrizteko zerbitzua egongo da eliz atarian.
  • 01:00. Txunba.
  • 01:30. Tintz eta Kanpax DJak.

Abuztuak 17, Baserritarren eguna

  • 09:00etatik 10:00etara. Azkoitiko Kultur Elkarteak eraturiko 40. Inazio Iriarte Margo Lehiaketako zigilu jartzea, Portaleburu erakusketa aretoan. Lanak 14:00etatik 15:00etara bitartean jasoko dira toki berean.
  • 09:30. Herriko trikitilarien eta dultzaineroen kalejira.
  • 09:30. Blonda ganadu txapelketa, Plazaberrin.
  • 11:00. Herriko trikitilari gazteen kalejira.
  • 12:00. Erraldoien eta buruhandien kalejira, Txalkor txistulari taldeak lagunduta.
  • 12:00. Herri kirol jaialdia, herriko plazan. Julen Alberdi Txikia IV.a, Corchero, Mikel Larrañaga, Ugaitz Mugerza aizkolariek, Jose Mari Esnaola nahiz Jon Unanue Goenatxo III.a, Xabier Aranburu Guzta, Udane Ostolaza, Eizmendi eta Karmele Gisasola harri jasotzaileek parte hartuko dute.
  • 12:30. Jubilatuen meza, parrokian.
  • 14:30. Jubilatuen anai-arreba arteko bazkaria, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Aurten 90 urte betetzen dituzten herritarrak omenduko dituzte.
  • 17:30. Simulagailu parkea 2.0, herriko plazan.
  • 18:00. Dantzari bikoteen txapelketa, Balda plazan. Eguraldi txarra egiten badu, Baztartxo antzokian izango da.
  • 19:30. 40. Inazio Iriarte Margo Lehiaketako sari banaketa, Portaleburu erakusketa aretoan.
  • 22:00. Etxeberritxo eta Ugaitz trikitilariekin erromeria, Balda plazan.
  • 23:00. Suzko zezena, Balda plazan.
  • Ondoren, erromeriak jarraituko du.

Abuztuak 18, Kuadrillen eguna

  • 11:00. Atletismo saioa, Balda plazan. Ondoren, XX. Andramaixetako Milia eta XIX. Kale Atletismo Erakustaldia, Xeye atletismo taldeak antolatuta.
  • 12:00.Kuadrillen arteko jolasak.
  • 14:30. Herri bazkaria, herriko plazan.
  • 16:30. Brincadeira batukada taldea, herriko kaleetan.
  • 17:30. Apar festa eta ur Jolasak, Balda plazan.
  • 18:30. Zezenak, Plazaberrin.
  • 20:00. Joselontxos txaranga, herrian zehar.
  • 22:00. Kontzertuak: Trini Fox eta J Martina.
  • 00:00. Suzko zezena, herriko plazan.
  • 00:15. Perkulights batukada taldea, herriko kaleetan.
  • 23:00etatik 02:00etara. Drogen kontsumoak eragiten dituen arriskuak prebenitzeko eta murrizteko zerbitzua egongo da eliza atarian.
  • 23:00etatik 02:00eara. SexuBizi zerbitzua eskainiko da. Informazio, aholkularitza eta genero erasoen aurkako babes gunea.
  • 01:00. DJak: 3haiZra eta San Telmo.

Abuztuak 19, larunbata

  • 22:00. XIII. Diva-Sat idi dema saria, herriko probalekuan.

Abuztuak 21, astelehena

  • 22:00. XIII. Diva-Sat idi dema saria, herriko probalekuan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide