Danborradako beteranoen eskutik, festak hartu du herria

Gorka Eizagirre

Azkoitiarrek bost egun eta bost gau dituzte herriko jaiez gozatzeko, eta hain zuzen ere, horretarakoxe deia egin du Ana Azkoitia alkateak. Azkoitiko danborradak aurten 75 urte betetzen dituela eta, danborradako erreferentziazko hiru kide izan dira festei hasiera eman dien suziria bota dutenak.

Plaza jendez leporaino zela, 12:00etako kanpaiak entzun dira aurrena, karilloi erlojuak Ondo pasau andremaixek pieza jo du gero, eta Azkoitiko danborradako hiru beteranok –Justino Sasieta, Ana Etxaniz eta Xanti Artetxe– suziria jaurti dute azkenik; horrelaxe eman diete hasiera aurtengo andremariei. Azkoitiarrek bost egun eta bost gau dituzte herriko jaiez gozatzeko, eta horretarakoxe deia egin du Ana Azkoitia alkateak ere.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide