Azkoitiko Gazte Asanbladaren II. Mus Txapelketa jokatu zuten atzo arratsaldean txosnagunean, eta Kortak eta Urtiak osatutako bikotea izan zen denetan onena. Giro ederra sortu zen txapelketaren bueltan, jende ugari animatu baitzen parte hartzera. Hogeitik gora bikote aritu ziren nor baino nor. Andramariak gaur hasten diren arren, karpan atzo eta herenegun ere nabaria zen festa usaina.
(Argzkiak: Azkoitiko Gazte Asanblada)