Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruko Organo Zikloko emanaldi bat Azkoitian izan zen atzo, igandea. Felix Hell organo jotzaile alemaniarrak eskaini zuen kontzertua 20:00etan hasita, Andre Mariaren Jasokundearen parrokian. Bach, Franck, Barber eta Liszt konpositore ezagunen lanak eskaini zituen atzo Hellek, emanaldira joan ziren herritarren aurrean.