Ordu batzuk baino ez dira falta Azkoitia Andremari jaietan murgiltzeko. Udalak eta herriko eragileek dagoeneko prest dute bost eguneko festetarako egitaraua, eta horiez gozatzen hastea baino ez zaie falta herritarrei.
Egunotan izan dira jaiei lotutako ekitaldiak han-hemenka, baina andremariak gaur eguerdian hasiko dira ofizialki: Azkoitiko danborradako erreferenteetako batzuek –Justino Sasietak, Ana Etxanizek eta Xanti Artetxek– 12:00etan botako dute txupinazoa, udaletxeko balkoitik. Gainera, aipatzekoa da, Azkoitiko danborradak 75 urte betetzen dituela eta, gaur, Andremari bezpera, Salbearen ostean egingo den danborrada.
Bestalde, txosnaguneko eragileek antolatutako txupinazo alternatiboa 11:00etan izango da San Martin auzoan. Oletan ere Ez! taldeko kideek eta Mugimendu Sozialistako herritarrek botako dute aurtengo suziria.
Behin suziriak botata, hilaren 18ra arte izango da zer egin eta zertaz goza herrian; haurrentzat, gaztetxoentzat nahiz helduentzat hamaika ekitaldi izango dira bost egunetan, goizetik gauera bitartean. Besteak beste, kale ikuskizunak zein kalejirak, pilota partidak, herri kirolak, suzko erroberak, film laburren lehiaketa, margo lehiaketa, kontzertuak, jubilatuen bazkaria, ekitaldi instituzionalak, elizkizunak, bazkari herrikoia eta abar izango dira.
Hona hemen jaietako egitaraua:
Bihar, Andremari bezpera
- 11:00. Txupinazo alternatiboa.
- 12:00. 2023ko andremariei hasiera emango dien txupinazoa botako dute danborradaren ordezkariek, herriko Musika Bandak Ondo pasau Andramaixek jotzen duen bitartean. Ondoren, musika bandaren, Parrokiko Abesbatzaren eta Iraurgi abesbatzaren laguntzaz, herritarrek Azkoitia ereserkia abestuko dute. Jarraian, Eltziegoko Dultzaineroek Kandido abestia eskainiko dute.
- 12:30. Azkoitiko, Txantreako eta Buztintxuriko erraldoien eta buruhandien kalejira.
- 17:00. Haur parkea Balda plazan.
- 17:00. DJ saioa txosnagunean: Romerinho; Anthony Pern eta Attitte; Albi; Suupe eta Porru; Murxi eta Munizzio.
- 19:00. Rockalean musika kale ikuskizuna, herriko kaleetan zehar.
- 19:50. Udal ordezkariak parrokiara joango dira korporazioan, Txalkor txistulari taldeak lagunduta, Alkate Soinuaren doinupean.
- 20:00. Herritarrek Ignacio Busca Sagastizabalen Salbea eta Aita Nemesio Otañoren Ave Maria abestuko dituzte parrokian, zazpi eta bost ahotsetara, hurrenez hurren.
- Ondoren, Azkoitiko danborradaren 75. urteurrena ospatzeko danborrada.
- 23:00. Su Ta Gar taldearen kontzertua, herriko plazan.
- 23:00. Eusko Jaurlaritzak babestuta, drogen kontsumoak eragiten dituen arriskuak prebenitzeko eta murrizteko zerbitzua egongo da parrokiaren aurrean. Alkoholemia proba prebentiboa egin ahalko da.
Etzi, Andremari eguna
- 09:30. Eltziegoko dultzaineroen kalejira.
- 10:00. Musika bandaren eta Txalkor txistulari taldearen kalejirak.
- 10:50. Udal ordezkariak parrokiara joango dira korporazioan, musika bandak eta Txalkor txistulari taldeak lagunduta, Alkate Soinuaren doinupean.
- 11:00. Meza nagusia.
- 12:00. Erraldoien eta buruhandien kalejira, Eltziegoko dultzaineroen konpainian.
- 13:00. Musika bandaren eta Txalkor txistulari taldearen kontzertua, Kontzejupean.
- 17:00. Pilota partidak, Gurea pilotalekuan. Master Caixa Bank Txapelketako partida jokatuko dute, batetik, Ezkurdiak eta Mariezkurrena II.ak, eta bestetik, Altuna III.ak eta Imazek.
- 17:00. Pontx pailazoaren ikuskizuna, eliz atarian.
- 18:30. Freestyle Street Show kale ikuskizuna, Balda plazan.
- 19:30. Magia poteoa.
- 20:00. Zubiberri gimnastika erritmiko taldearen erakustaldia, Oteiza pilotalekuetan.
- 20:00. Eltziegoko dultzaineroen kalejira.
- 20:30. Kontzertuak: CheckBoyz, Inguma eta Rodeo.
- 22:00. XI. Film Laburren Lehiaketako lanen aurkezpena eta sari banaketa, herriko plazan. Aurtengo gaia: Maxixatzen.
- 23:45. Neomak taldearen kontzertua, herriko plazan.
Abuztuak 16, San Roke eguna
- 09:30. Eltziegoko dultzaineroen kalejira.
- 10:00. Txalkor txistulari taldearen kalejira.
- 10:50. Udal ordezkariak parrokira joango dira korporazioan, Txalkor txistulari taldeak lagunduta, Alkate Soinuaren doinupean.
- 11:00. Meza nagusia, herritar erlijiosoen zein lekaimeen eta Parrokiko Abesbatzaren nahiz Iraurgi abesbatzaren partaidetzarekin.
- 12:00. Erraldoien eta buruhandien kalejira.
- 12:15. Ohiko Aurreskua, herriko plazan.
- 13:00. Musika bandaren eta Eltziegokodultzaineroen kontzertua, Kontzejupean.
- 17:00. Gazteentzako jolas dinamikoak, Balda plazan.
- 19:00. Bentazaharreko Mutiko Alaiak kale ikuskizuna.
- 23:00. Suzko erroberak, Zaragozana etxearen eskutik.
- 23:30. Gozategi taldearen kontzertua, herriko plazan.
- 23:00etatik 02:00etara. Drogen kontsumoak eragiten dituen arriskuak prebenitzeko eta murrizteko zerbitzua egongo da eliz atarian.
- 01:00. Txunba.
- 01:30. Tintz eta Kanpax DJak.
Abuztuak 17, Baserritarren eguna
- 09:00etatik 10:00etara. Azkoitiko Kultur Elkarteak eraturiko 40. Inazio Iriarte Margo Lehiaketako zigilu jartzea, Portaleburu erakusketa aretoan. Lanak 14:00etatik 15:00etara bitartean jasoko dira toki berean.
- 09:30. Herriko trikitilarien eta dultzaineroen kalejira.
- 09:30. Blonda ganadu txapelketa, Plazaberrin.
- 11:00. Herriko trikitilari gazteen kalejira.
- 12:00. Erraldoien eta buruhandien kalejira, Txalkor txistulari taldeak lagunduta.
- 12:00. Herri kirol jaialdia, herriko plazan. Julen Alberdi Txikia IV.a, Corchero, Mikel Larrañaga, Ugaitz Mugerza aizkolariek, Jose Mari Esnaola nahiz Jon Unanue Goenatxo III.a, Xabier Aranburu Guzta, Udane Ostolaza, Eizmendi eta Karmele Gisasola harri jasotzaileek parte hartuko dute.
- 12:30. Jubilatuen meza, parrokian.
- 14:30. Jubilatuen anai-arreba arteko bazkaria, Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Aurten 90 urte betetzen dituzten herritarrak omenduko dituzte.
- 17:30. Simulagailu parkea 2.0, herriko plazan.
- 18:00. Dantzari bikoteen txapelketa, Balda plazan. Eguraldi txarra egiten badu, Baztartxo antzokian izango da.
- 19:30. 40. Inazio Iriarte Margo Lehiaketako sari banaketa, Portaleburu erakusketa aretoan.
- 22:00. Etxeberritxo eta Ugaitz trikitilariekin erromeria, Balda plazan.
- 23:00. Suzko zezena, Balda plazan.
- Ondoren, erromeriak jarraituko du.
Abuztuak 18, Kuadrillen eguna
- 11:00. Atletismo saioa, Balda plazan. Ondoren, XX. Andramaixetako Milia eta XIX. Kale Atletismo Erakustaldia, Xeye atletismo taldeak antolatuta.
- 12:00.Kuadrillen arteko jolasak.
- 14:30. Herri bazkaria, herriko plazan.
- 16:30. Brincadeira batukada taldea, herriko kaleetan.
- 17:30. Apar festa eta ur Jolasak, Balda plazan.
- 18:30. Zezenak, Plazaberrin.
- 20:00. Joselontxos txaranga, herrian zehar.
- 22:00. Kontzertuak: Trini Fox eta J Martina.
- 00:00. Suzko zezena, herriko plazan.
- 00:15. Perkulights batukada taldea, herriko kaleetan.
- 23:00etatik 02:00etara. Drogen kontsumoak eragiten dituen arriskuak prebenitzeko eta murrizteko zerbitzua egongo da eliza atarian.
- 23:00etatik 02:00eara. SexuBizi zerbitzua eskainiko da. Informazio, aholkularitza eta genero erasoen aurkako babes gunea.
- 01:00. DJak: 3haiZra eta San Telmo.
Abuztuak 19, larunbata
- 22:00. XIII. Diva-Sat idi dema saria, herriko probalekuan.
Abuztuak 21, astelehena
- 22:00. XIII. Diva-Sat idi dema saria, herriko probalekuan.