Gurutze Gorriak hiesa eta sexu transmisiozko infekzioak prebenitzeko materiala banatuko du festetan

Julene Frantzesena 2023ko abu. 13a, 09:48

Gurutze Gorriko boluntario bat herritar bati azalpenak ematen Azpeitiko festetan.

Ez da zuregatik, nigatik da. Ez dago aitzakiarik. Erabili babesa zure harremanetan kanpaina herriko kaleetara eramango du Gurutze Gorriak bihartik hilaren 18ra bitartean. Jaietako azken egunean, materiala banatzeko eta informazioa emateko karpa jarriko dute parrokiaren aurrean.

Ez da zuregatik, nigatik da. Ez dago aitzakiarik. Erabili babesa zure harremanetan kanpaina herriko kaleetara eramango du Gurutze Gorriak bihartik hilaren 18ra bitartean. Hain zuzen ere, Gurutze Gorriko boluntarioek hiesa eta sexu transmisiozko infekzioak prebenitzeko materiala banatuko dute festetan; barneko eta kanpoko preserbatiboak, latexezko hesiak eta lubrikatzaileak banatuko dituzte, batez ere gazteen artean.

Festetako azke egunean, Andremariaren Jasokundearen parrokiaren aurrean karpa jarriko du Gurutze Gorriak. Materiala banatzeaz gain, informazioa ere eskainiko dute boluntarioek han. Egitasmoaren sustatzaileek azaldu dutenez, gazteak sexu harremanetan prebentzio materiala erabiltzeak duen garrantziaz eta harreman ez seguruek sortzen dituzten arriskuez ohartaraztea da xedea.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide