Etxebizitzetako ateetan silikona markarik ba ote dagoen begiratzeko eskatu die Udaltzaingoak herritarrei

Julene Frantzesena

Azkoitia.

Aurreko astean bezalatsu, egunotan ere aurkitu dituzte herritarrek silikona markak hainbat etxebizitzatako ateetan. Udaltzaingoak adi ibiltzeko eskatu die herritarrei, udan lapurreta arriskua "areagotu" egiten dela eta.

Herriko etxebizitzetako ateetan silikona markarik ba ote den begiratzeko eskatu die Udaltzaingoak herritarrei. Joan zen astean ohartarazi zuen Udaltzaingoak hainbat etxetako ateetan silikona markak atzeman zituela, eta gaur adierazi du beste hainbat etxetan ere aurkitu dituztela. Horregatik, adi ibiltzeko eskatu die erakundeak herritarrei, udan etxebizitzetako lapurreta arriskua "areagotu" egiten delako.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide