1998an bete zituen Azkoitiko danborradak 50 urte, eta urte hartako Andremari bezperan danborrada eta urtemuga ekitaldia egin zituzten. Lehen urteetako danborradetan parte hartu zuten herritarrak omendu zituen udalak orduko hartan. Bideoan ikus daitezke urte hartako ekitaldia eta helduen danborrada.
1948ko abuztuaren 14an egin zuten helduen lehen danborrada herrian, eta 1998ra arte egin zuten ekitaldi hori andremarietan. 1999. urtean Azkoitiaren 675. urteurrenaren harira, Urrategiko Amaren egunaren bezperan egin zuten, eta 2000tik gaur egun arte San Andres jaietan.
Astelehenean, Andremari bezperan, 75 urte beteko dira herrian lehen danbor eta barrika hotsak entzun zirenetik, eta berriz ere kalera aterako dituzte herritarrek doinu horiek. Izan ere, danborrada egingo dute.