Umeek prezio merkeagoan ibili ahal izango dute zapatuan barraketan

Julene Frantzesena 2023ko abu. 10a, 14:13

Barraka batzuk muntatu dituzte jada.

Gaztetxoek tiobiboetan 1,5 euroren trukean ibiltzeko aukera izango dute zapatuan, egun osoan zehar. 11:00etatik 00:00etara egongo dira irekita barrakak.

Umeen barraka eguna izango da etzi, zapatua, eta ondorioz, gaztetxoek prezio merkeagoetan ibili ahal izango dute tiobiboetan egun osoan zehar. Hain zuzen ere, 11:00etatik 00:00etara bitartean izango dute barrakez euro eta erdiren trukean gozatzeko aukera herritarrek.

Festetako egunetan, hau da, abuztuaren 14tik 18ra bitartean, 11:00etatik 02:00etara arte egongo dira zabalik barrakak. Aldiz, tiobiboak herrian diren gainerako egunetan 11:00etatik 00:00etara irekiko dituzte.

Dagoeneko hasi dira barrakak herrira iristen, eta datozen orduetan gehiago muntatuko dituzte Trenbidearen Zumardian, Aizkibel liburutegiaren ondoan.

Erlazionatuak

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide