Jaietan, musikarik gabeko ordutegia izango da barraketan

Julene Frantzesena 2023ko abu. 9a, 08:00

Barraketako irudi bat.

Abuztuaren 14tik 18ra bitartean –bi egun horiek barne–, 18:00etatik 19:00etara bitartean ez dute musikarik jarriko barraketan. Gainera, aniztasun funtzionala duten pertsonek ez dute barraketan ibili ahal izateko ilaran zain egon beharko.

Herritar guztiek barrakez gozatzeko aukera izan dezaten, jaietako egunetan musikarik ez da izango hainbat orduz barraketan. Behar bereziak dituzten pertsonek barrakez erosotasunez eta zaratarik gabe goza dezaten kenduko dute musika ordu jakin batzuetan. Hain zuzen ere, abuztuaren 14tik 18ra bitartean –bi egun horiek barne–, 18:00etatik 19:00etara bitartean ez dute musikarik jarriko barraketan.

Gainera, aniztasun funtzionala duten pertsonek ez dute barraketan ibiltzeko ilaran zain egon beharrik izango. Izan ere, lehentasuna izango dute, udalak banatuko dien txartel bat erakutsiz gero.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide