Andremarien atarian usadio bilakatu da Jokin Ormaetxea txirrindularitza elkarteak Martirietako Igoera, eta aurten ere ez du hutsik egingo; 15. edizioa izango da. Zapatuan, abuztuaren 12an, izango da proba, 11:00etan plazatik hasita.
Igoeran parte hartuko dute txirrindulariak ordu horretan abiatuko dira plazatik Martirietara, eta ohi bezala, herrian neutralizatutako itzuli bat egingo dute aurrena. Txalonerrekara iritsitakoan hasiko dute igoera, 3,7 kilometroko bidea osatzeko eta Martirietako plazara iristeko.
Probarako izena egunean bertan eman beharko dute herritarrek; 10:00etatik 10:45era bitartean izango dute horretarako aukera, plazan. Lasterketa amaitzean, garaikurrak banatu eta zozketak egingo dituzte parte hartzaileen artean. Gainera, txirrindulari guztiek hamarretakoaz gozatzeko aukera izango dute.
Iaz Oier Ibargurenek eta Aratz Rodriguezek irabazi zuten 55 lagunek parte hartu zuten proba. Ibargurenek 11 minutu eta 41 segundo behar izan zituen Martirietako plazara iristeko, eta Rodriguezek, berriz, 17 minutu eta 46 segundo. Honako lotura honetan ikus daiteke iazko igoerako argazki bilduma.