Ostegunean hasi zen aurtengo Donostiako Musika Hamabostaldia. Aurten ere, jaialdiaren eskaintza zabalaren barruan, antolatu dute Organo Zikloa; eta beste behin, ziklo horren hitzorduetako bat hartuko du Azkoitiak.
Gaur zortzi, abuztuaren 13an, Felix Hell organo jotzaile alemaniarraren kontzertua entzuteko aukera izango da Andre Mariaren Jasokundearen parrokian; 20:00etan hasiko da musika emanaldia, eta sarrera doakoa izango da. Bach, Franck, Barber eta Liszt konpositore ezagunen lanak eskainiko ditu Hellek Azkoitiko kontzertuan.