Elkargunea itxita izango da etzitik abuztuaren 20ra arte

Mailo Oiarzabal 2023ko abu. 5a, 09:17

Langile bat Elkarguneko igerilekua garbitzen, artxiboko irudian. (Azkoitiko Udala)

Garbiketa eta mantentze lanak egingo dituzte instalazio guztietan datozen bi asteetan. Abuztuaren 21ean irekiko dituzte berriro ateak, ohiko ordutegiarekin.

Abuztuaren 7tik 20ra, etzitik hasita, beraz, itxiko ditu aurten ateak Elkarguneak. Datozen bi aste horietan, Elkarguneko instalazio guztiak egongo dira itxita, eta urtero legez, garbiketa eta mantentze lanak egiteko baliatuko dute abuztuko itxialdia.

Abuztuaren 21ean, astelehena, irekiko dituzte berriro Elkarguneko ateak, ohiko ordutegiarekin: astelehenetik ostiralera 07:00etatik 21:00etara, larunbatetan 09:00etatik 20:00etara, eta igande eta jaiegunetan 09:00etatik 14:00etara.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide