Zein da 'astorau' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa 2023ko ira. 1a, 09:56

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'tiraizue' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'astorau' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Astorau hitza erabiltzen da Azkoitian norbait bere onetik irten dela adierazteko. Adibidez, honela esan ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Ez dakitt hego haizie-eo zer dan, baiñe zihero astorau da".
  • Euskara batuan: "Ez dakit hego haizea-edo zer den, baina bere onetik irten da".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide