Zein da 'merkexurrin ibili' adieraren esanahia?

Erredakzioa

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'musue' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'merkexurrin ibili' adiera aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Merkexurrin ibili adiera erabiltzen da Azkoitian norbait zuhurkerian ibiltzen dela adierazteko. Adibidez, honela esan ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Beti merkexurrin ibiltzea gizon aure, txanpon bat nundik atako zai".
  • Euskara batuan: "Beti zuhurkerian ibiltzen da gizon hura, txanpon bat nondik aterako zain".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide