Zein da 'musue' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Erredakzioa

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean, 'mordue' hitzaren esanahia erakutsi zuen webgunean. Oraingoan, 'musue' hitza aukeratu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Musue hitza erabiltzen da Azkoitian sudurra esateko. Era berean, aurpegia aipatzeko ere erabili ohi da.

Honela erabili ohi da sudurra esateko:

  • Azkoitiko hizkeran: "Mutil harek ziero musu luzie dauke".
  • Euskara batuan: "Mutil hark zeharo sudur luzea du".

Eta honela, aurpegiaz aritzerakoan:

  • Azkoitiko hizkeran: "Ohera juteako musue garbiu beher izitea".
  • Euskara batuan: "Ohera joaterako aurpegia garbitu behar izaten da".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide